22 Sep, 2025

.

.

Azken urteotan, EDE Fundazioko ikerketa- eta aholkularitza-taldeetako kide garenok hausnarketa- eta ikaskuntza-prozesu bat egin dugu, eta, horren ondorioz, gure praktikak berrikusi ditugu, eta egiteko modu batzuen aldeko apustua egin dugu, beste batzuk baztertuta.

 

Hasteko, uste dugu gure ikerketa- eta aholkularitza-praktikak ikuspegi feminista bat txertatuz hobetzeak, batez ere praktika horien azpian dauden prozesuei erreparatuta, pertsonak eta egiturak eraldatzen nabarmen lagundu ahal izango duela, teoria horrek sustatzen dituen oinarriekin bat etorriz: kontzientzia hartzea sustatzea eta gizarte-harremanak eraldatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea, emakumeen aurkako diskriminazio-mota oro ezabatuz.

Ikaskuntza horiek sistematizatzeko eta beste talde batzuekin partekatzeko borondatetik sortu da gida hau, ikuspegi feministadun ikerketa- eta aholkularitza-prozesuak bultzatzeko, gizarte-aldaketa horretan laguntzeko.