29 Jun, 2019

NBEko jarraibideetatik abiatuta indarkeria jasaten duten neska eta emakumeei arreta emateko sistema hobetzeko prozesua.

Indarkeriaren mende dauden neska eta emakumeentzako funtsezko zerbitzuei buruzko Nazio Batuen Munduko Programaren barruan Emakundek abian jarritako EAEn indarkeria jasaten duten neska eta emakumeei arreta emateko sistema hobetzeko hausnarketa-prozesu kolektiboa bideratu dugu (ekimena NBE Emakumeak, FNUAP, OME, PNUD eta ONUDD erakundeen arteko lankidetzaren ondorio da). 

 

2014tik Emakunde NBErekin lankidetzan ari da indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta ematean kalitatearen gutxieneko estandarrak diseinatzen, eta 2017an Euskadiko arreta-sisteman (“Programa”) testatzeko lan-prozesua sustatu du, indarkeria jasaten duten neska eta emakumeekin esku hartzen duten EAEko eragileen artean sistema etengabe hobetzeko eta aldatzeko ikaskuntza bultzatzeko.

Hausnarketa-prozesua aurrez aurreko lan-saioak eta aurrez aurrekoak ez diren ekarpenak konbinatuz egin da. Gainera, eremu birtuala (www.emakundeonu.eus) ere sortu da eta bertan bildu dira hausnarketa elikatzeko erabilgarriak diren materialak eta haren arabera sortu diren dokumentuak (aktak, azken txostenak…); hala, parte-hartzaileek prozesuari jarraipena emateko nahikoa informazioa lor dezakete.

Emakunderen azken helburuarekiko arreta berezia eskainiz dinamizatzeko tresna diseinatu dugu: hobekuntza-puntuak detektatzea eta izaera aplikatuko planak ezartzea, emakume horiei modu koordinatuan arreta emateko urrats berriak eman ahal izateko.

Eragileen artean laguntza eta trukea sustatzea konbinatzen dituen bideratze mota bultzatu nahi dugu, proiektuaren helburuak eta emaitzak kontuan hartuta bezeroaren aholkularitza eta orientazioa eginez, eta aurrera egin ahala helburuak egokituz.

Laneko topaketak hiru lurralde historikoetan dinamizatu ditugu, eta horietan 80 profesionalek eta arduradunek hartu dute parte, zenbait arlotakoak: osasuna, gizarte-zerbitzuak, polizia, justizia, koordinazioa eta gobernantza.