11 Dec, 2024

Etxebizitzak

2024an hainbat jarduera egin ditugu Gipuzkoako Gizarte Inklusiorako Laguntzadun Etxebizitzen parte-hartzaileekin batera. Hauek izan dira horietako batzuk.

Ongi etorri urte berriari

Kontuan izanik pertsona guztiok ez ditugula urteroko erritualak erlijiosoki berdin ospatzen, denontzat berdina dena ospatzea erabaki genuen: urte aldaketa. Eta elkarte gastronomiko batean elkartu ginen, bazkari bat konpartitzeko.

 

Otsailean Eibarko armen museora bisita

Azkoitiko etxebizitzetako pertsona batzuk elkartu ginen Eibarko armen museora bisita labur bat egiteko eta udalerriaren historia pixka bat gehiago ezagutzeko.

 

Apirilean Barbakoa Pagoetan

Ramadanaren amaiera eta eguraldi onaren hasiera aprobetxatuz, orain arteko jarduerarik arrakastatsuena egin genuen: barbakoa bat. Denek parte hartu zuten postreak eramanez, sua eginez eta, oro har, giro osasuntsu eta lasaian lagunduz.

 

Uztailean topaketa Zarautzen

Udako beroa aprobetxatzeko gogoz, Zarautzen elkartu ginen, Malekoitik paseatzeko eta terraza batean zerbait hartzeko.

 

Abuztuan Kizkitzako ermitara igoera

Introspekzio bidaia batean eta gure sustraiekin konektatzeko, Kizkitzako baseliza bisitatzea erabaki genuen. Itxaso gainean kokatua, leku honek eragin handia izan zuen garaiko marinelen artean, hauek debozio berezia gordetzen baitzioten. Guk ere miresten dugu… baina gure erara: mokadu on batekin.

 

Azaroan erabiltzaile baten ingurura irteera egin genuen, Azpeititik, eta mendirako igoera ere bai.

Partaide batek hazi zen tokia erakusteko zuen nahiarekin bat eginez, bere mendi gogokoenaren gailurreraino eraman gintuen. Handik, ibilaldi goxo baten ostean, Azpeitiko inguru ederrak ikusi genituen.