11 Mar, 2022

hitzarmena_katealegaia
2022/03/08. Emaktivak lankidetza-hitzarmena sinatu du KL KateaLegaia Lan Sozietate eta Enplegu Zentro Bereziarekin. KL KateaLegaia irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere zeregina da Gipuzkoan gizarte- eta lan-bazterketako arriskuan dauden eta desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak sortzea eta mantentzeakalitatezko enplegua lortuz, industria-sektoreko kolektiboaren ezaugarrietara egokitua, eta desgaitasuna duten pertsonak enplegu arruntera igarotzea erraztuz

Landuz programan ere parte hartzen du. Programa horrek gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen kontratazioa eta lanpostuan laguntza ematea errazten du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailarekin lankidetzan.

Batzen gaituen beste lan-ildoetako bat da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzea enplegua lortzean, jarduera positiboak garatuz.

Ahulezia-egoeran dauden pertsonak gizartean eta ekonomian integratzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko jardueren garapenaren ildoarekin bat egiten du lankidetzak (batez ere 5. Helburuak: genero-berdintasuna eta 8. Helburua: lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa).

  1. Emaktiva programako emakumeek KL KateaLegaiak irekitako hautaketa-prozesuetan parte har dezaten sustatuz
  2. KL KateaLegaiaren eta EDE Fundazioaren Gipuzkoako Emaktiva Programaren artean gauzatutako ekintzak enpresa laguntzaileen artean konektatuz eta hedatuz
  3. Ezagutza eta egiten jakitea partekatuz, parte hartzen duten emakumeek lana lortzeko baldintzak hobe ditzaten.

 

Bestalde, KL KATEALEGAIAn kontratatua amaitzen duten emakumeei orientazioa eta laguntza ematen ere lagunduko du Emaktivak, lan-merkatuan modu eraginkorrean txerta daitezen.

Bilera horretan bertan, lankidetza prozesu eta modu berriak planteatu dira, zeinak hemendik aurrera, elkarrekin lan egingo ditugu.

KL KateaLegaiak eta Emaktiva Programak bide bat hasi dute elkarrekin, zailtasun handiko egoeran dauden emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin