Horregatik, azaroaren 4an, Europe Direct-etik, Europar Batasuneko kohesio-politikari buruzko hitzaldia antolatu genuen pandemiaren eta pandemia ondorengo egoeraren ondorio diren une kritiko hauetan funtsezkoak diren gai hauen inguruan: gobernantza, kohesio-politikaren alderdi sozialak eta etorkizuneko erronkak.
Saioan izan zen Ainhoa Lasa, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Europako Gobernantza Ekonomikoan eta Europako Gizarte Ereduan aditua dena. Bertan, “Europako nazioz gaindiko kohesio-politiken zentraltasuna pandemia aurreko eta ondorengo fasean” gaiari buruz eskaini zuen hitzaldian, krisi soziosanitarioaren baitan kohesio-politikak betetzen duen rola eta aurre egin beharreko erronkak izan zituen hizpide, eta horri buruzko gogoeta egiten lagundu zigun.
Hona hemen saioaren bideoa:

