06 Mar, 2023

EDE Fundaziotik Bermeoko eta Zaldibarko ospitale psikiatrikoetan, zentro gerontologikoetan eta Bizkaiko etxeetan laguntzen dugu. Laguntza-zerbitzuaren helburua da erakunde edo zentro gerontologikoetan bizi diren pertsonen gizarte-laguntzaren beharrizanak asetzea, bai eta beren etxeetan bakarrik bizi diren eta isolamendu- eta bakardade-egoerak dituzten pertsonenak ere.

Zerbitzu horren bidez, partaidetza eta haren gizarte-harremanak sustatu nahi ditugu, eta hurbileko baliabide eta zerbitzuetara jo ahal izateko lotura izan nahi dugu.