27 Sep, 2021

HARTU PARTE BOLUNTARIOTZA KORPORATIBOKO EKINTZETAN. Zure enpresako edo erakundeko enplegatuak nahasi ekintza solidario jakin batean, emakumeekin zuzeneko kontaktuan, denbora-tarte batez. Gure tailerretan eta gai hauen inguruko hitzaldietan lagun dezakezu: enplegagarritasuna hobetzea, enplegurako gaitasunak, aukeraketa-prozesuak, nola komunikatu, coaching edo mentoring ekintzak eta abar.
- EDE Fundazioaren eta Suspergintza Elkartearen nahiz programako komunikazio-kanaletan enpresaren lankidetza zabaltzea.
- Estali gabeko lanpostu hutsetarako laguntza. Gure enplegu-zorroko emakumeak aurrez aukeratzen ditugu.
- Informazioa ematen dugu hautagai diren pertsonei buruz, haien enplegagarritasun mailei eta gaitasunei buruz, eta gure programan garatu izan dituzten gaitasunei buruz.
- Hautagaien prestaketa. Prestakuntza, behar izanez gero.
- Jarraipena eta txertatze ondorengo laguntza (bai enpresari, bai aukeratutako hautagaiari)
- Enpresentzat edo erakundeentzat kontrataziorako izan daitezkeen laguntzen inguruko babesa, informazioa eta orientazioa.
- Lankidetza-ekintza horiek enpresaren gizarte-erantzukizuneko eta berdintasunerako planetan txertatzeko laguntza.
EDE FUNDAZIOA para realizar las actividades de intermediación laboral en colaboración con los servicios públicos de empleo, tiene la autorización de AGENCIA DE COLOCACIÓN, desde agosto del 2012.