05 Apr, 2023

Lanbideren zentro laguntzailea gara. Honako zerbitzu hauek ditugu eskura:

Orientazio Zerbitzua

  • Orientazio orokorra
  • Egoera ahulean dauden kolektiboentzako orientazioa
  • Enplegu Zentro

Gure orientazio zerbitzuak erabili nahi badituzu, gure bulegoetara etor zaitezke eta EDE Fundazioan orientazioa eskatu. Bestela, zure erreferentziako Lanbide bulegora joan zaitezke, zure orientatzailearekin hitz egin eta gure erakundera bideratzeko eskatu.

Enplegu Zentro

EDE Fundazioaren Enplegu Zentroan aurkiko dituzu zure enplegu bilaketa hobetzen lagunduko dizuten baliabideak eta tresnak.

Lan taldearen aholkularitza ere izan dezakezu. Zalantzak argitzen eta tresnarik egokienak aurkitzen lagunduko dizute.

Hileko taldeko tailerrak: IKTak eta enplegua, atariak eta bilatzaileak, CVak, …

Astelehenetik ostiralera, ordutegi zabalean.

Hurbildu zaitez, ezagutu lan espazioa eta gure orientazioaren baliabideak eta etekin handiena atera.

Zure zain gaude!