22 Jul, 2021

Ateriren parte-hartzea alarma-egoeran aktibatutako larrialdiko ostatuen sarean
Martxoaren erdialdean alarma-egoera ezarri zenean, Suspertutik, Ateri sarearen bidez, sustapen-lana egin genuen bazterketa-egoeran egon eta ezarritako etxeko konfinamendua igarotzeko eta oinarrizko beharrak aseta izateko espazio seguruak behar zituzten pertsonei ostatua emateko larrialdietako baliabideak aktiba zitezen.
Askotariko profiletako pertsonei eskaini zitzaien arreta Bilbo Hostel egoitzan, Apostolikoen egoitza sozialean, Mañarikua-Derio egoitzan eta Atxuri egoitzan.