16 Jan, 2026

liderazgoEDE
LIDERGO ESKOLAREN PRESTAKUNTZA BERRIA. Inoiz pentsatu duzu nola eragiten duzun ingurukoengan? EDE Fundazioan Lidergo Eskolan prestakuntzaren edizio berri bat abian jarriko dugu. Funtsezko premisa batetik sortu da proposamen hori: Lideratzea eragitea da.

Askotan uste dugu lidergoa proiektuak zuzentzera, zereginak koordinatzera edo baliabideak kudeatzera dela. Hala ere, errealitatea askoz sakonagoa da. Benetako lidergoak taldeetan eta pertsonengan uzten duen arrastoarekin du zerikusia. Hartzen duzun erabaki bakoitzak, izaten duzun elkarrizketa bakoitzak eta egoteko modu bakoitzak inpaktu bat sortzen du zure ingurunean.

Ikuspegi kontziente eta humanoa

Gizarte- eta organizazio-aldaketarekin konprometitutako pertsonak prestatzen 15 urte baino gehiagoko esperientziarekin, prestakuntza honen helburua ez da errezeta magikoak eskaintzea, baizik eta lidergo kontziente, humano eta eraldatzailearen ikuspegia, zure egunerokotasun profesionalean aplikatzea.

Horretarako, lidergoa modu integralean lantzen dugu, funtsezko hiru mailetan:

  • Pertsona: Autoezagutza indartuz, edozein lidergorako oinarri sendo gisa.
  • Taldea: Emaitzak lortzeko behar den konfiantza, lotura eta lankidetza garatuz.
  • Erakundea: Aldaketa eragiten laguntzeko gai izango den ikuspegi partekatua bultzatuz.

Izan ere, lideratzea ez da rol profesional bat soilik, munduan presentzia handiagoa izateko modu bat baizik. Gure metodologiak etengabe elkarreragiten duten hiru eremu biltzen ditu:

  1. Gorputza: Geure burua nola erakusten dugun, nola eusten diogun eta gure leku fisiko eta sinbolikoa nola okupatzen dugun landuko dugu.
  2. Burua: Nola pentsatzen dugun, zer lehenesten dugun eta nondik hartzen ditugun erabakiak aztertuko dugu.
  3. Emozioa: Nola erlazionatzen garen, sentitzen duguna nola adierazten dugun eta modu eraginkorrean hori guztia nola erregulatzen dugun aztertuko dugu.

Ikasteko bidaia honetan parte hartzera eta zure lideratzeko modua ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

  • Hasiera-data: 2026ko otsailaren 20a.

  • Lekua: EDE Fundazioa (Manuel Allende kalea, 10).

KONTAKTUA