21 Nov, 2023

Motxila hau denona da programaren helburua sentsibilizazio-zerbitzuaren proposamen prebentibo bat eskaintzea da, Arrigorriagako 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei eta haiekin harremanetan dauden helduen kolektiboei eguneroko errealitatera egokitutako ingurune batean detekzio eta babes psikosozialeko baliabide bat izateko aukera ematen diena.

 

Gaztegunean gazteekin jarduerak garatzen dituen proiektua da, psikologo baten eskutik, eta irakasleei, guraso-elkarteei, gurasoei eta osasun-arloko eragileei hitzaldi praktikoak eskaintzen dizkie, nerabeek eta gazteek jasan ditzaketen desorekak prebenitzeko.

Azken hilabetean online bideo-podcast batzuk sartu ditugu, esperientzia pertsonalak biltzen dituztenak, batez ere gazteenak.