28 Jul, 2021

prestakuntza_irse_araba
15 lagunez osatutako OINEZ proiektuko taldeari lagun egin genion. Helburua azken 3 urteetan bildutako ezagutza kolektibo guztia, erakundearen eguneroko lanean txertatuta egon dena, partekatzea zen.

 

Hiru lan saio diseinatu genituen egindako ibilbidea eta ondo egindako gauzak aitortzeko, genero-ikuspegitik egokiak diren esku-hartze sozialeko jardunbideak identifikatzeko, eta bideko korapilo batzuk eta aurrera jarraitzeko alderdiak aztertzeko. Oinez programak inklusio sozialerako espazio bat sustatzen du Arabako landagunean.