06 Mar, 2023
Zerbitzu honen helburua da Bonaparte zentrora joaten diren bazkideek zahartze prozesu osasuntsu eta aktiboa bizi dezaten lortzea. Metodologia dinamiko eta parte-hartzaile batetik lan egiten dugu, adinekoek jakintza, balio eta errealitate jakin batzuk eskura ditzaten hainbat esparrutatik, hala nola osasunetik edo kulturatik, eta gizarte-harremanak sustatzeko.
Helburu espezifikoen artean honako hauek daude:
- Autonomia pertsonala sustatzea, mendetasun-egoerak agertzea edo larriagotzea prebenitzen laguntzeko ekintzen bidez.
- Bizikidetza eta komunikazioa bultzatzea, bakartze soziala saihestuz eta harreman sozial positiboak sustatuz, jarduera eta tailerren bidez.
- Zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea, kultura-, prestakuntza-, jolas-, eta kirol-arloko jarduerak eta tailerrak garatuz.
- Belaunaldien arteko harremanak sustatzea.
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.
- Kulturen arteko hurbilketa eta elkar ulertzea erraztea, bai eta pertsonen arteko harremanak eta udalerriko adinekoak beren ingurunean elkarrekin bizitzeko harremanak erraztea ere.
- Adineko pertsonen baldintza fisikoak eta psikikoak hobetzea, haien autonomia errazteko.
- Boluntariotza bultzatzea, kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzeko jarrera parte-hartzaileak eta solidarioak sustatuz.
- Kolektibo horri zuzendutako udal-baliabideak modu iraunkorrean ezagutaraztea.
