01 Jul, 2024

2023ko azaroan eta abenduan prestakuntza-tailer batzuk egin genituen Bizitegi eta Zubietxe erakundeetako erabiltzaileentzat, baina, aldi berean, erakunde bakoitzeko komunitateko pertsonei irekiak, sarea eta komunitatea ehuntzeko asmoz. Saioetan, esperientzian oinarritutako lankidetza-metodologien bidez lan egin da, adibideak eginez… saioen garapenean aktiboki parte hartzea ahalbidetzen dutenak.
Oraingoan, tailerrek helburu hauek zituzten:
- Herritarren parte-hartzea bermatzeko gizarte-trebetasun nagusiak ezagutzea.
- Komunikazioari lotutako gizarte-trebetasun nagusiak praktikan jartzea.
- Komunitateak hazkunderako duen garrantziaz jabetzea.
Etorkizun hurbilari begira, prestakuntza-tailer gehiago daude programatuta, beste gai batzuekin: generoa eta gizartearen egiturak, Internet eta lana bilatzeko teknikak. Tailer horiek genero-aholkularitzak eta EDEko enplegu inklusiboaren arloak dinamizatuko dituzte, hurrenez hurren.