13 Feb, 2019

Nola sustatzen dugun prestakuntzarako eta ikaskuntzak sortzeko? Ikaskuntzako eta prestakuntzako etengabeko prozesuak bermatuz egiten dugu, gure marketatik:
- Bolunta prestakuntza-foroa
- Bidera-EDE
Zenbait formatuko ekimenak garatzen ditugu:
- Mahai-inguruak, 2 ordukoak, batez ere azalpenezkoak.
- Mintegiak, 4 eta 8 ordu artekoak, azalpenak eta hausnarketa konbinatuta.
- Tailerrak, 8 eta 16 ordu artekoak, azalpenak, hausnarketa eta bizipenak biltzen dituzte.
- Ikastaroak, 16 ordutik aurrera, sakontze teorikoa, bizipenen aplikazioa eta egokitzapen metodologikoa barne.
- Prestakuntza-programa espezializatuak (diplomatuak, adituen ikastaroak, graduondokoak, masterrak eta abar) 50 eta 150 orduko iraupenekoak, or har, beste prestakuntza-erakunde batzuekin lankidetzan (unibertsitateak eta abar).
Ekimenak egiten ditugu:
- Nahi duten guztiek har dezakete parte.
- Itunduak, intentsitate baxukoak, eskatutako erakundean zuzenean egiten dira, haien beharren araberako edukiarekin.
- In Company, intentsitate altukoak, eskatzen duen erakundean zuzenean egiten dira, haien beharren araberako edukiarekin, aldaketaren kudeaketara eta antolaketaren garapenera bideratuta, erakundeko kulturan eragina izanik eta banakako eta taldeko prestakuntza-espazioak konbinatuz.