22 Oct, 2025

barra-cocina
Aurtengo uztailean, Donostia Sustapenak laguntzen deialdia argitaratu zuen. Deialdiaren helburua Donostiako esparru enogastronomikoko aisialdi turistikoaren sektorean prestakuntza eta enplegu berritzailea sustatzeko proiektu bultzatzaileak indartzea da.

Hain zuzen ere, aukeratutako proiektu horietako bat izan da Suspertu SLk, EDE Fundazio baitako gizarteratze- eta lan-munduratze enpresak, CEIrekin eta Fede Pacharekin batera aurkeztu zuena: PRESTAKUNTZA PILULAK. Gaitasun tekniko espezializatuak, sektore enogastronomikoan enplegagarritasuna lortzera bideratutakoak indartzeko proiektua. 

Proiektu honen bidez, langabezian dauden Donostiako pertsonen gaitasun profesionalak hobetu nahi dira, bai eta aldizkako kontratuekin lan egiten dutenenak ere, edo, besterik gabe, lan-merkatuan duten posizioa hobetu eta etorkizunean enplegu egonkorragoak eta hobeto ordainduta daudenak lortu nahi dituztenenak.

Gaitasunak hobetzeko ahalegin hori bi arlo profesionaletara edo ezagutza arlotara bideratu da:

Zerbitzaria izateko ibilbidea 

 

Sukaldaritzako ibilbidea

 

Ezinbestekoak:

 

  • Donostian erroldatutakoek dute lehentasuna
  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea

Prestakuntza-saioak doakoak dira eta Donostian erroldatutakoek dute lehentasuna. Ezinbestekoa da Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea (Alta bitartekaritzarekin). Interesa duten pertsonek izena eman dezakete harremanetarako formulario honen bidez:

Izen ematea / Formulario de inscripción


  • LEGE OHARRA / AVISO LEGAL

    2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena, 16. artikulua.

    Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento General de Protección de Datos), artículo 16.