16 Maiatza, 2024

auditoria_formacion
2024ko maiatzean, Enplegurako Prestakuntzako eta Denbora Libreko Prestakuntzako zerbitzuak kudeatzeko gure sistema berrikusi dugu. ADOK auditoretza-enpresak ziurtatu du EDE Fundazioaren kudeaketa-sistemak UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren baldintzak betetzen dituela. Beraz, prestakuntzako kudeaketa-sistemaren ziurtagiria berritu egin da 2027ko maiatzera arte.

Kalitate-auditoriak aukera ematen digu enplegurako prestakuntzan eta denbora librean kalitatea kudeatzeko dugun sistema ebaluatzeko, ezarritako baldintzen arabera, gure

helburuak, prozedurak eta beste eskakizun batzuk hobetzeko eta, horrela, etengabeko hobekuntza lortzeko eta gure prestakuntza-eskaintzaren hartzaileentzat balio erantsi handiagoa sortzeko.

Sistema berrikustean, ikusi da ezarpen-maila ona duela eta eraginkorra eta egokia dela antolaketarako eta bere helburuak lortzeko. Auditoriak adierazten digu etengabeko hobekuntzarako ikuspegi argia antzematen dela.

Lantalde batek gidatzen du lana, EDE Fundazioaren Kalitatea Kudeatzeko Taldeak. Talde horrek lan-prozesuak gainbegiratzen ditu, barne-auditoriak egiten ditu, zuzenean parte hartzen du kanpo-auditoretzan, eta prestakuntza-zerbitzuen kudeaketaren hobekuntzen jarraipena proposatu, inplementatu eta egiten du. Era berean, erakundeko beste talde eta pertsona batzuek ere parte hartzen dute prozesuan, bai eta kalitatea kudeatzeko sisteman ere. Beste aldetik, argi dago, lorpen horiek ez direla posible izan irakasle laguntzaileen eta gurekin dauden erakundeen laguntzarik gabe.