08 Feb, 2023

Consejo mayores Santurtzi formato web
2022. urtean zehar EDE Fundazioak Santurtziko Udalari laguntza teknikoa eman dio Adinekoen kontseilu lokal bat sortzen laguntzeko. Gure zeregina inplikatutako udalerriko agente guztiekin parte hartzeko prozesua dinamizatzea izan da, kontseiluaren proposamen bat eta dagokion araudia definitzeko.

Prozesu horren ondorioz, proposamen bat aurkeztu zitzaion Udalari eta azaroaren amaieran egindako udaleko osoko bilkuran onartu zen. 2023ko lehen hirulekoan partaidatza-organo berri hori eratzeko bilkura aurreikusita dago.

Bere zeregina izango da udalbatzari laguntzea adinekoek udalerriko bizitzan erabateko parte-hartzea izan dezaten bermatzeko eta sustatzeko, eta, haien premiei arreta ematea, haien eskubideak defendatzea eta haien ongizatea eta gizarteratzea sustatzea hobetuz. Azken batean, udal-politikak bideratzeko laguntza-tresna izan nahi du, adineko pertsonei eta haien bizi-kalitateari zuzenean eragiten dieten gaietan erabakiak hartzen lagunduz.

EDE Fundazioan erakunde publikoei herritarrekiko harreman-esparru zuzenagoa, gardenagoa eta kolaboratiboagoa ezartzeko aukera ematen dieten horrelako espazioen aldeko apustua egiten dugu.

Espazio horiek, ondo dinamizatuta, administrazioei auzokideen interesak eta beharrak  hobeto ezagutzeko aukera ematen diete, haien proposamenak eta aktiboki kolaboratzeko gogoa barneratuz.