17 Feb, 2025

Sasoia
Berriki gauzatu da Sasoiak Tercera Edad SLk bere proiektuez egin digun lagapena, bere ezagutzarekin, ibilbidearekin eta prestigioarekin batera. Zalantzarik gabe, berri ona da EDErentzat, aukera ona baita zainketen eta autonomiarako eta parte-hartzerako laguntzen esparruan ikaskuntza zabaltzen jarraitzeko.

Sasoia Tercera Edad SL gerontologiaren arloan espezializatutako enpresa izan da, eta 30 urteko ibilbidea egin du adineko pertsonekin, elkarteekin eta mendeko pertsonak zaintzen dituzten senideekin esku hartzen. Bizkaiko landa-eremu euskaldun eta hiritarretan (batez ere Durangaldean, Galdakaon eta Basaurin) ikuspegi komunitariotik egin du lan, eta, horri esker, adinekoen eta familien errealitatea, interesak eta beharrak ezagutu ahal izan ditu, hurbiltasunean eta pertsonarengan oinarritutako metodologiarekin.

Hamarkada hauetan lanean aritu ondoren, zuzendaritza-taldea berehala erretiratuko denez, Sasoia bere giza talde osoarekin EDEren integratzea planteatu da, helburu bakarrarekin, hau da, Sasoia sortu zenetik bultzatu duten balio berberekin jarraitzea.

Beraz, trantsizio eta ikaskuntza-aldi bat ireki da, ilusiozko garai berri bat, eta erronka eta aukera berriak izango ditugu, Sasoiak duela hamarkada batzuk hasitako proiektuari jarraipena emateko