29 Jun, 2023

cocineroslezama
2022ko irailetik aurrera, Suspertu Athletic Clubek Lezamako instalazioetan duen kafetegi berritua kudeatzen ari da. Proiektu berri honek 5 – 8 lanpostu sortzea ahalbidetzen du.

Lezamako instalazioen berritzeak eta modernizatzeak, jokalarientzako baldintzak hobetzeaz gain (gizonezkoen lehen taldearen eraikina, egoitza, eraikin nagusi berria, eta abar), Athletic Clubeko bazkideen eta instalazioetara partida edo entrenamenduren bat ikustera etorriko diren zaleen beharrak asetzea ere bilatzen du.

Ildo horretan, irailetik aurrera, Lezamak kafetegi berria du eraikin nagusian, 2. zelaiko harmailaren ondoan, bilgune eta konexio gune bihurtzeko asmoz, bai Athleticeko zaleentzat, bai beste klub batzuetako bisitarientzat ere.

Halaber, jokalari gazteenen senideentzat itxaroteko eta elkartzeko espazioa ere izango da, seme-alabek beren jarduera egiten duten bitartean.

Kafetegiko terrazan, barruko mahaietan edo barran pintxoak, ogitartekoak eta gosariak dastatzeko aukera egongo da.

Lezamako instalazioetan ostalaritza-eskaintza bat izateko beharrari erantzuteaz gain, proiektu honen xedea enplegua sortzea da. Horrela, kafetegia Suspertu SL, gure laneratzeko enpresak kudeatuko du , Aretxarte-Suspertu ABEEaren barruan dagoena, Lezamako jatetxe-zerbitzu guztiak emateko, 5-8 lanpostu egonkor sortzeko asmoz.