23 Maiatza, 2024

tartekari_berria
Maiatzaren 20ean, Tartekari Sarea Amelia Tiganusekin, Emargi elkarteko zuzendaria, elkartu ginen sexu-indarkeria bere esperientzia pertsonala eta ezagutza teorikoa ikuspegi feminista erradikal batetik ezagutzeko.

Gai asko landu ziren, eta honako behar hauek nabarmendu genituen:

  • Bortxaketaren kulturari amaiera eman, patriarkatuak eta kapitalismoak emakumeak gauza bilakatzen dutela eta haien gorputzak merkantilizatzen dituela jakitea.
  • Sexu-indarkeria emateko moduari buruzko mitoak haustea
  • Bortxaketaren kulturatik sortutako kontaerak zalantzan jartzea eta eraldatzea, sexu-indarkeriak legitimatzen baititu erasoa gertatu aurretik, bitartean eta ondoren.
  • Indarkeriak identifikatzeko eta biktimei sinesteko begirada zabaldu.
  • Komunitate sentsibilizatuak sortu, isiltasuna hausteko, biktimak siniztuak eta onartuak sentitu daitezen

Ameliak gako garrantzitsuak eman zizkigun eragile moduan dugun lanerako, gure testuinguru komunitarioak elikatzen jarraitzeko, sexu-indarkeriaren inguruan dagoen antzinako isiltasunaren ituna hausteko eta emakume biktimei laguntzeko.

Eta horrela, gaitz honekin amaitzeko erronkaz, ikasitakoaz eta partekatutako bideez jardunaldia itxi genuen