19 Mar, 2026
Tratu On + proiektuak haur eta nerabeak babesteko sistemak garatu eta indartu nahi ditu, indarkeria-mota guztiak prebenitu eta babestea ahalbidetuko duten eredu integralak eta kolaboratiboak sortuz, eta horientzako ingurune seguruak sortuz. Hilabete honetan Bartzelonan elkartu gara ekimen honi hasiera emateko.
+ Bazkideen arteko lankidetza handiagoa: ESADE, Sant Joan de Déu, Fundació Pere Tarrés, Linking Ideas, Eusko Jaurlaritza – Departamento de Bienestar Social, Juventud y Reto Demográfico.
+ Sentsibilizazioa: 12.000 lagunek ezagutuko dute Tratu Onaren eredua.
+ Eragileak prestatzeko: 200 pertsona baino gehiago Tratu ON + ereduan trebatuko dira.
+ Inplementazio handiagokoak hainbat lurraldetan: bost proiektu pilotu jarriko ditugu martxan Euskal Autonomia Erkidegoan, Katalunian eta Balear Uharteetan.
+ Ongizate emozionala: bereziki landuko dugu ongizate emozionala haur eta nerabeekin eta helduekin.
+ Haur eta nerabeen parte-hartzea: hainbat ekintzatatik parte hartuko dute proiektua elkarrekin sortzen eta abian jartzen, eta ahotsa emango diegu espazio seguru horiek eraikitzen laguntzeko.
+ Babesaren eta tratu onaren inguruan egituratutako komunitateak: eskolek, osasun-zentroek, AFASek (Desgaitasuna duten Pertsonen Senide eta Lagunen Elkartea), aisialdiko zentroek eta abarrek ingurune seguruak eta babesleak sortzen parte hartuko dute.
Martxoaren 16an eta 17an hasi dugu Europako TRATU ON + proiektua. Bartzelonan partzuergo osoarekin lan egiteko egun biziak izan dira. Europar Batasunak Herritartasun, Ekitate, Eskubide eta Balioen Programaren (CERV) bidez kofinantzatutako proiektu honek haur eta nerabeak babesteko sistemak garatu eta indartu nahi ditu, eredu integralak eta kolaboratiboak sortuz, indarkeria-mota guztien aurka prebenitu eta babesteko, bai eta horientzako ingurune seguruak sortzeko ere.

