11 Jul, 2025

Durango udalekuak
Haur eta Gazteen arloko gure lankideak Durangoko udalekuak kudeatzen ari dira, UDARO izenez ezagutzen direnak. 2025eko edizioan Landako Gunean kokatzen ari dira. Programazioa lehen hamabostaldiarekin hasi zen, ekainaren 23tik uztailaren 4ra, eta uztailaren 7an eman zitzaion hasiera, uztailaren 18an amaituko den bigarren hamabostaldiaren hasieran.

Badauzkagu 24 begirale bi hamabostaldiak betetzeko eta udalekuak hiru adin ezberdineko taldeetan antolatzen dira:

  • Txiki Txoko: 3-5 urte bitarteko umeak (59 ume 1.go hamabostaldian eta 48, bigarrenenan)
  • Hiri Kanpamentua: 6-10 urte bitarteko umeak (67 ume 1.go hamabost. eta beste 67 bigarrenenan)
  • Abentura: 11-14 urte bitarteko umeak (33 ume 1.go hamabost. eta 38, bigarrenean)

Aurten, aukeratutako gaia “Euskal Mitologia” izan da eta horren inguruan egingo dituzte tailerrak, kondairak entzun, pertsonaia ezberdinak ezagutu, Euskal Herriko sendabelar batzuk ezagutu,  etab… eta baita, beste aktibitate batzuk:

  • Igerilekuetara joan
  • Txangoak egin
  • San Ferminak

Eta udalarekin beste tailer batzuk egin eta beste gai batzuk landu ere (Afektibitatea, artea Durangoko Museoan, LGTBIQ+ gaiak…etab.)

UDAROn, jolasa, errespetua eta elkarbizitza aberasgarria oinarri hartuta ikasten, partekatzen eta hazten dugu.