25 Feb, 2020

Cuidado a quienes cuidan
Programa hauei esker, mendeko familiartekoen zaintzaileak diren pertsonek beren familiaren zaintzarekin eta beren buruarenarekin lotutako gaitasunak lortzen dituzte. Horrela, beren eta zaintzen dituzten pertsonen bizitza-kalitatea hobetzen laguntzen dute. Programa horiek hainbat ekintza hartzen dituzte aintzat: informazioa, aholkularitza, prestakuntza, laguntza psikologikoa eta abar.

Gainera, beste ekintza batzuk ere garatzen ditugu. Horiekin, mendeko pertsonen egoeraren gainean sentsibilizatu nahi da biztanleria eta horri buruzko ezagutza eman nahi zaio. Baita zaintzak familiartean dituen inplikazioak eta familiartekoak zaintzen ari diren pertsonek izan ohi dituzten ondorio psikikoak, fisikoak eta sozialak ere.

Mendekotasuna, etxean zaintzak eta zaintza-lanak egiten dituzten familiartekoek egunez egun aurre egin beharreko errealitateak oso garrantzitsu bihurtzen dute mota honetako programen beharra, hainbat arrazoi direla eta:

  • Luzaroko zaintzek mendeko familiartekoen zaintzaileak diren pertsonengan dituzten ondorio negatiboak saihetsi eta horri arreta ematea.
  • Mendeko familiartekoaren zaintzaren aukera aitortu arren, bizi duten arazo nagusietako bat gainkarga fisikoa (nekea, giharretako arazoak eta abar) eta gainkarga psikologikoa (tristura, herstura, erruduntasun-sentimendua eta abar) da. Horiez gain, bakartasun-sentimendua ere izaten dute; izan ere, mendeko pertsonaren zaintza iraunkorrei erantzun behar izaten diete. Egoera horri familiarteko arazoak, arazo ekonomikoak eta lan arloko arazoak eta sare sozialetako jarduera murriztea gehitu behar zaizkie.
  • Dauden laguntzeko baliabide sozialen ezagutzarik eza eta zaindutako pertsonek izan ohi dituzten patologia desberdinek behar dituzten eskaera espezifikoei behar bezala nola aurre egin ez jakitea.
  • Eta egiten duten lan garrantzitsua bistaratzeko eta aintzatesteko helburuarekin.

Suspergintzatik, Bizkaiko zenbait udalerritan ari gara lanean, eta Bilboko Udaleko Zaintzeko Udal Zentroa nabarmen daiteke.