19 Jul, 2024

zumarraga_gazteria
Zumarragako Udalari lagundu diogu 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Lehen Gazte Plana egiten. Aldez aurreko diagnostiko batetik abiatuta, gure lana udal-arloei laguntzea da, datozen 5 urteetarako erronkak, helburuak eta jarduera-ildoak zehazteko. Parte-hartze prozesu bat da, non udal arloez gain, udalerriko gazteek eta tokiko elkarteek ere parte hartzen duten.

Asmo handiko plana da, parte-hartzailea delako; izan ere, 18 eta 35 urte bitarteko biztanleak ez dira izaten erakundeetan parte hartzeko prest dauden kolektiboak. Oraindik bete gabe dauden premiei erantzuna eman nahi die, eta datozen 5 urteetarako gida izango da gazteriaren arloan: kultura eta kontsumo- eta aisialdi-ohiturak, kulturartekotasuna eta euskara, osasuna eta bizitza osasungarria, prestakuntza, enplegua, etxebizitza eta hiri-ingurunea, besteak beste.

Parte-hartze, ahalduntze, berdintasun, inklusio, zeharkakotasun eta erantzunkidetasun instituzionalaren printzipioek arautzen dute, eta gazteen emantzipazioa sustatzera, berdintasuna eta gizarte-kohesioa bermatzera eta gure gazteen ongizatea eta bizi-kalitatea ziurtatzera bideratutako hiru ardatz estrategikotan egituratuta dago. 14 helburu biltzen ditu. Helburu horiek 36 ekintza izango dira, eta hurrengo urteetarako 1.438.551 euroko inbertsioa aurreikusten da.