Aurten, Eguberrietako eta urte amaierako agurrerako, Women Wage Peace mugimenduan oinarritu gara. 2016ko urrian milaka emakume hebrear, musulman eta kristau elkarrekin ibili ziren Israelen Bakearen alde, bi astez Israelgo hainbat herri zeharkatuz, Galileatik Jerusalemera.
Mezu honen bidez adierazi nahi dugu emakumeak direla, munduko beste leku batzuetan eta beste gatazka, zapalkuntza eta liskar mota askotan bezala, beren gorputzak indarkeriaren aurrean bake-lurralde gisa azaltzen dituztenak. Bere ahotsak bozgorailuak dira giza eskubideen, bizikidetzaren eta mundu bidezkoago baten aldarrikapenean.