2023. urteko erakundearen memoria aurkezten dizuegu. Bertan, iaz gizarte-politiken, erakundeen garapenaren, bazterketa- eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekiko esku-hartzearen, hezkuntza-sustapenaren eta garapen komunitarioaren, enplegagarritasuna hobetzearen eta enplegu inklusiboaren zuzeneko sustapenaren esparruan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Madrilen, egin ditugun lan esanguratsuenak islatzen saiatu gara.
Era berean, gure jarduerak eta baliabideek duten eragina objektibatzen saiatu gara, bai eta harreman eta lankidetza publiko eta sozialen sare zabala ere. Eta, nola ez, gure funtzionamendu ekonomiko eta finantzarioaren gardentasuna bermatuz.
Urte bizia izan da, lan handia egin dugu, eta gure begirada berrikuntzan, jasangarritasunean eta aldaketa sozialean izan dugun inpaktuan jarri dugu.
Garapen interesgarriak izan ditugu, batez ere Gipuzkoan eta Madrilen, eta emaitza ekonomikoei esker, lasaitasunez egin ahal izango diegu aurre azpiegitura propioetan egindako inbertsio handiei.
Ekipamendu horiei esker, gizartearen, ingurumenaren, kulturalaren eta ekonomiaren ikuspegitik jasangarriak diren programak, proiektuak eta jarduerak garatu ahal izango ditugu, eta gure inguruko pertsonen bizitza hobetzea izango dugu helburu, batez ere ahulenena.