Euskadiren bihotzean kokatua dago, Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik ordubetera, eta Aizkorri-Aratz natura-parkearen erdi-erdian. Batez ere honako hauei zuzenduta dagoen ostatua da:
- Hezkuntza-programak garatu nahi dituzten eta egonaldia ere eskaini nahi duten ikastetxeak. Mendizainak gara eta Arantzazu eta Arrikrutz kobak. Aurten, bisitari kopuru handia lortzea espero dugu.
- Erromesak (taldeka zein banaka).
- Natura maite duten familiak.
- Parkean zehar ibilbidea egin nahi duten mendiko taldeak.
- Ingurune lasai eta naturalean jarduerak egin ahal izateko tokia behar duten elkarte eta erakundeak.
Aterpetxeak 6 logela eta 56 tokiko guztizko edukiera ditu, eta hainbat zerbitzu eskaintzen du: wifia, aisialdirako gunea, behar bezala ekipatutako sukaldea eta beste hainbat zerbitzu.
Proiektuak berriro ere ekingo dio bere jarduerari aurreikuspen onekin eta ilusio handiarekin. Alde batetik, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu dugu. Horri esker, federatuek eta taldeek aterpetxean baldintza bereziak eskuratuko dituzte. Eta, bestetik, Inaziotar Bidearen 500. urteurrenaren ospakizuna dela eta, antolatutako taldeen kopurua handia izango dela iragar dezakegu.


