EDE Fundazioak eta Emaus Fundazio Sozialak, arlo sozialean ibilbide luzea duten bi erakundek, bultzatu eta sortu dute ekimen berri hau. Mota guztietako zereginak egin ditzakete: tantaka ari den txorrota konpondu, apurtutako pertsiana konpondu, lorategia itxuraldatu, gizarte-baliabide bat, babespeko etxebizitza bat, eguneko zentro bat, udal-liburutegia edo enpresa pribatu bat garbitu.
Aldi berean metafora bat balitz bezala, alde batetik, konponketa eta garbiketa-zerbitzuak eskaintzen dira eta, bestetik, zerbitzu horiek gizarteratze-enpresa baten bidez eskaintzen dira. KONPONGIren bidez, bi erakundeek hiru urtez trebatzen eta jakintza indartzen ari diren pertsonei, enplegu-aukera ematen diete,lana bilatzeko eta aurkitzeko aukera hobeak izan ditzaten.
KONPONGI markaren izenak, horren babesean sortzen baita ekimen eta lankidetza hau, konponketari egiten dio erreferentzia. GI-rekin keinu bat egiten zaio bai Gipuzkoa jaio zen lurraldeari, bai eta Giza izenari ere, gizakia, bi fundazioek bere lana ulertzeko duten moduari: gizakiak jardueraren erdigunean.
Bi gizarte-erakundeetako lan talde batek bidean agertutako zailtasunekin aberastuaz, lan handia egin du KONPONGI abian jartzeko.

