22 Jul, 2024
Berrikuntza-proiektuak lau zutabe edo helburu nagusi izan ditu:
- Konplexutasun handiko egoeretan eta zerbitzuak integratzeko egoeretan lan egiten duten profesionalen gaitasunak identifikatzea, arreta pertsonalizatzeko, bizi-kalitatea sustatzeko eta kalteak murrizteko eredu batean.
- Ebaluazio-eredua diseinatzea eta arretaren inpaktua definitzea, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten eta pertsonalizazioa hobekien irudikatzen duten jardunbideen ebidentziak bilatuz.
- Partaidetzaren, ahalduntzearen eta komunitate-loturaren dimentsioak garatzea Errondo Gure Etxearen lan-testuinguruan.
- Ingurumen- eta antolamendu-dimentsioetan sakontzea, horretarako tresna bat diseinatuz, autoebaluazio-eskala gisa, ingurumen-diseinuaren dimentsioak eta GFAk gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen arretaren arloan sustatzen dituen bizi-kalitatearen eta pertsonarengan oinarritutako arretaren ereduen ezaugarriak erlazionatzen dituena.
Horretarako, hainbat lantalde osatu dira, gizarteratzeko sistemako eragile nagusiek eta, bereziki, bizitegi-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei arreta emateko sareko eragile nagusiek osatutakoak.
- Emaús Fundazioa.
- Gipuzkoako Caritas.
- Arrats Elkartea.
- Matia Fundazioa.
- Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (SMUS). Donostiako Udala.
- Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzua.
- Sant Joan de Déu València.
- Sant Joan de Déu Serveis Socials Bartzelona.
Hurrengo irudian, Errondo Gure Etxeak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarteratze Sisteman izango duen Eraginaren Hedapena izeneko berrikuntza-proiektu honetara iritsi arte azken urteetan garatutako lan-prozesua ikus daiteke.
