22 Jul, 2024

2023an, Errondo Gure Etxea, Gizarte, harreman eta osasun arloko arazo larriak dituzten pertsonentzako Arreta Integratuko Zentroaren irekieran (Donostiako San Juan de Dios eta EDE Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan), berrikuntza-proiektu bat egin da zentroak gizarteratze sisteman duen eragina ikusteko.

Berrikuntza-proiektuak lau zutabe edo helburu nagusi izan ditu:

  1. Konplexutasun handiko egoeretan eta zerbitzuak integratzeko egoeretan lan egiten duten profesionalen gaitasunak identifikatzea, arreta pertsonalizatzeko, bizi-kalitatea sustatzeko eta kalteak murrizteko eredu batean.
  2. Ebaluazio-eredua diseinatzea eta arretaren inpaktua definitzea, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten eta pertsonalizazioa hobekien irudikatzen duten jardunbideen ebidentziak bilatuz.
  3. Partaidetzaren, ahalduntzearen eta komunitate-loturaren dimentsioak garatzea Errondo Gure Etxearen lan-testuinguruan.
  4. Ingurumen- eta antolamendu-dimentsioetan sakontzea, horretarako tresna bat diseinatuz, autoebaluazio-eskala gisa, ingurumen-diseinuaren dimentsioak eta GFAk gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen arretaren arloan sustatzen dituen bizi-kalitatearen eta pertsonarengan oinarritutako arretaren ereduen ezaugarriak erlazionatzen dituena.

Horretarako, hainbat lantalde osatu dira, gizarteratzeko sistemako eragile nagusiek eta, bereziki, bizitegi-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei arreta emateko sareko eragile nagusiek osatutakoak.

  • Emaús Fundazioa.
  • Gipuzkoako Caritas.
  • Arrats Elkartea.
  • Matia Fundazioa.
  • Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (SMUS). Donostiako Udala.
  • Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzua.
  • Sant Joan de Déu València.
  • Sant Joan de Déu Serveis Socials Bartzelona.

Hurrengo irudian, Errondo Gure Etxeak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarteratze Sisteman izango duen Eraginaren Hedapena izeneko berrikuntza-proiektu honetara iritsi arte azken urteetan garatutako lan-prozesua ikus daiteke.