Albisteak

Jolastea gustatzen?? Ba oraingoan jolas batekin gatoz, ikasturtea ongi hasteko!. Sinplea da eta dibertigarria eta asko dakizula jabetzeaz gain, sari interesgarriren bat ere irabaz dezakezu!

Izan ere, Eskubidez eta Bakeolak-EDE  Giza Eskubideen (GGEE) inguruan prestatutako jolasean parte hartzera animatzen zaitugu. Aukera ederra galderak erantzunez GGEEn inguruan gehiago jakiteko, sorpresaren bat eramateko eta sariren bat irabazteko. Erantzunbeharreko 12 galdera sinple dira eta ez du denbora asko eramaten… Irailak 29a baino lehen osatu behar da eta gero sariak banatuko dira.. aukera galdu behar duzu? .. zure ingurukoekin ere partekatu dezakezu eta horrela argitu zure familian nork asmatu dituen galdera gehien…  Eta lankideen artean…  Ez zara kuadrilako gutxien dakiena izango, ezta? … animo ea uste baino gehiago dakizun!!