AlbisteakManual de supervivencia para madres y padres en tecnologías y redes sociales

Konfinamendu edo itxialdiko ia hiru hilabete hauetan, haur eta nerabe askok komeni baino ordu gehiago igaro dituzte pantailen aurrean “telelan”, bideojoko eta sare sozialekin. Eta datozen hilabeteetan ere, udaleku barik, joera horrek jarraipena izango duela dirudi.

Gurasoak, aldi berean, galduta sentitzen dira, ez baitakite oso ondo seme-alabek mugikorra, sare sozialak edo aplikazioak modu seguruan erabiltzen dituzten edo ez, eta ez dute argi nondik hasi teknologia horien ezagutza eguneratzeko, gero eta azkarrago aldatzen baitira.

BBK Familyk, arazo horretaz jabeturik eta gai honen inguruan argi pixka bat emateko asmoz, liburu bat argitaratu du: Manual de supervivencia para madres y padres en tecnologías y redes sociales” (Gurasoentzako biziraupen-eskuliburua teknologietan eta sare sozialetan).

 

Manual de supervivencia para padres y madres en tecnologías y redes sociales liburua hemendik deskarga dezakezu.