AlbisteakUn verano con actividades de ocio educativo

Covid 19-aren ondorioz oso garai zailak dira. Astialdi Sarea, Euskadiko hirugarren sektore sozialaren parte aktiboa osatzen duten (aisialdiko) heziketa erakundeek haurren, nerabeen eta gazteriaren heziketan, bidelagun izaten, laguntzen eta aisialdian ekarpenak egiten jarraitu nahi dute 2020ko uda honetan ere.

“Uneoro osasun-neurriak betetzen direla bermatuz. Haurren eta nerabeen eskubideen defentsan jardungo dugu, malguak izanik eta momentuko egoerara egokituz. Herritarren ekimenetik, boluntariotzatik, baloreekin, gizartepolitikekin eta hezkuntza-politikekin konprometituta egingo dugu lan, Euskadiko administrazio publikoen laguntzarekin.

Aisialdiko heziketan lan egiten dugun elkarteak oso egoera zailean gaude. Guri ere beste sektore askori bezala, Covid-19ak bete-betean eragin digu. Lehen hilabete hauetan gure lan egiteko modua asko moldatu behar izan dugu baina aurrera egin behar dugula uste dugu. Uda da aisialdi hezitzailearentzat une garrantzitsuenetariko bat eta dena espero bezala badoa eta administrazio publikoen laguntza izanez gero aisialdiko jarduera hezitzaileak egiteko aukera, handia izango da.”