Marinela naiz

Trinkete Etxea aterpetxea Lekeitio udalerri zoragarriaren erdialdean dago. Lekeitioko aterpetxeak hainbat gairi buruzko ikastaroak eskaintzen ditu. Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta bere ingurua; teknika eta ogibideak, lehengo eta oraingo ekonomia-eragina. Historia. Gure herriaren historiaz jabetzea eta bizitzea, portuak Lekeition izan duen eragina. Kultura, ohiturak eta euskara. Ohiturak ikertzea eta haietaz gozatzea, gure kiroletaz jabetzea…