Hezkuntza programa guztiak ikusi Kontaktua: Iratxe Santos Lagar | 688647396 - 946844175 | hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org

Trinkete Etxea aterpetxea Lekeitio udalerri zoragarriaren erdialdean dago. Lekeitioko aterpetxeak hainbat gairi buruzko ikastaroak eskaintzen ditu.

  • Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta bere ingurua; teknika eta ogibideak, lehengo eta oraingo ekonomia-eragina.
  • Historia. Gure herriaren historiaz jabetzea eta bizitzea, portuak Lekeition izan duen eragina.
  • Kultura, ohiturak eta euskara. Ohiturak ikertzea eta haietaz gozatzea, gure kiroletaz jabetzea eta haietan aritzea, gure kultura ikastea eta bizitzea…

Aterpetxea: Trinkete (Lekeitio)

Helburuak:

  • Euskal Herriko kostalde herrietako ezaugarriak aztertu.
  • Kostaldeko paisaiak eta bertako elementu desberdinak ezagutu.
  • Gizakion jarduerek kostaldeko ekosistemetan dauzkaten eraginak ezagutu.
  • Lekeitio inguruko ekosistema esanguratsuenak aztertu (padurak, hondartzak, itsas-labarrak, kantauriar artadia).
  • Kostalde herrietako jarduera ekonomikoak landu,“harrapaketa-eraldaketa salmenta” prozesuak ulertuz.
  • Lekeition burutuko duten egonaldian zehar euskaraz (Lekeitioko hizkuntza nagusia) bizi izatea.
  • Egonaldian zehar,dinamiken bitartez,talde kohesioa,integrazioa eta elkarbizitzarako jarrera egokiak lantzea.
  • Desberdina suertatzen zaigun hizkuntza, herritar, bizi modu, ohitura eta kulturekiko errespetuzko jarrerak sustatu.

Programa: Marinela naiz

PDF formatuan deskargatu


Egitaraua:

Egun pasa

Isuntza Arraun Elkartera bisita.
Lumentza mendira ibilbide txikia.
Bazkaldu
Hondartzan jolasak

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

2 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA
9:15 Gosaria Gosaria
10:00-13:00 Ongietorria, Lekeitio ezagutu Isuntza Arraun Elkartea
13:00-14:00 Bazkaria Bazkaria
14:00-15:00 Jolastoki 15:00 Agurra
15:00-20:00 Mari Errota bisita-Mendi irteera
20:30 Afaria
21:00-22:00 Gaubela

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

3 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA HIRUGARREN EGUNA
9:15-10:00 Ongi etorria Gosaria Gosaria
10:00-13:00 Lekeitio ezagutu Isuntza Arraun elkartea Kofradia bisita
13:00-14:00 Bazkaria Bazkaria Bazkaria
14:00-15:00 Jolastoki Jolastoki 15:00 Agurra
15:00-20:00 Mendi irteera Gynkana
20:30-21:00 Afaria Afaria
21:00-22:00 Gaubela Gaubela

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

 

4 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA HIRUGARREN EGUNA LAUGARREN EGUNA
9:15-10:00 Gosaria Gosaria Gosaria Gosaria
10:00-13:00 Ongietorria Lekeitio ezagutu Isuntza Arraun elkartea Irlara bisita Mari Errota
13:00-14:00 Bazkaria Bazkaria Bazkaria Bazkaria
14:00-15:00 Jolastoki Jolastoki 15:00 Agurra Agurra (15:00)
15:00-20:00 Mendi irteera edo Mendexa Gynkana Itsasgira bisita
20:30-21:00 Afaria Afaria Afaria
21:00-22:00 Gaubela Gaubela Gaubela

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

Prezioak:

Egun pasa 30 € / ikasleko
2 egun 100 € / ikasleko
3 egun 145 € / ikasleko
4 egun – Itsas gira 190 € / ikasleko
4 egun – Mendexa abentura 217 € / ikasleko
Ekintzak gehigarriak
Mendexa Abentura Park 22 €
Uretako jarduerak 25 €
Surf ikastaroa 22 €
Itsasgira 4,5 €

Ordutegia:

Begiraleen ordutegia

10:00/13:00 – Goizeko ekintzak.
14:00/16:00 – Jolastokia.
16:00/20:00 – Arratsaldeko ekintzak.
21:00/22:00 – Gaubela.

Irakasleen ordutegia

13:00/13:30 – Jantokia prestatu ikasleekin.
13:30/14:00 – Jantokia zaindu.
20:00/20:30 – Jantokia prestatu ikasleekin.
20:30/21:00 – Afaria zaindu.

Gauez emergentzi telefono bat egongo da.

*Azken egunean eraikina 15:00tako utzi behar da.
*Hamaiketakoa ekartzea komenigarria da

Norentzat: LH + DBHko 1.zikloa

Kontaktua:

Arduraduna: Iratxe Santos Lagar | Telefonoa: 688647396 - 946844175 | Emaila: hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org

Enpresa kolaboratzaileak:

Erankunde ofizialak:

Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu.

Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:

  • Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
  • Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
  • Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
  • Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako
Aterpetxeak Suspertu enpresak kudeatzen du, EDE Fundazioaren laneratze-enpresa, eta hainbat instalazioren (ostalaritza, jatetxeak) kudeaketaren bidez, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du.

Hezkuntza programa guztiak ikusi