> Kultura DigitalaAlbisteakKultura DigitalaJornada de Brecha Digital
Ede Suspergintzako gure lankideak, Diana Francok, «Eten digitala: enplegu-zerbitzuak eskuratzeko eta lan-merkatuan sartzeko orduan pertsonen artean desberdintasuna eragiten duen elementua» izenburupean Garapenek antolatu dituen jardunaldietan hartu du parte. Ekainaren 23an egin dute jardunaldia.

 

Dianaren hitzaldiaren izenburua «Digitalizazio-prozesuen ertzetan» da eta oso denbora gutxian lan, gizarte, ingurumen, hezkuntza, ekonomia, politika eta harremanen arloetan egitura mailako aldaketak eragin dituzten digitalizazio-prozesuei eta teknologiaren garapenari eta bat-bateko sarrerari buruzko begirada eskaini du bertan. Aldaketa digital horiek gero eta handiagoa den arraila digitala eragin dute. Gaitasun digitalari dagokionez arraila digitala gutxituko duen hezkuntza digital kritikoa behar dugu. Diana Francok koordinatzen duen Haritu proiektua hezkuntza digital kritiko hori bultzatzeko tresna bihurtu da.

 

  • Hitzaldia esteka honetan(21:40 minututik aurrera) ikus dezakezu, edo bere aurkezpena pdf formatuan irakurri klik hemen eginda.

 

(Garapen elkarte profesionala da eta Euskadiko tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak bateratzea du xede.)