AlbisteakConvenio entre EDE Fundazioa y Goitibera Aldizkaria
Goitibera Aldizkariak eta EDE Fundazioak bi erakundeen ardatz estrategiko batzuen inguruko lankidetza-akordioa adostu dute. Dokumentuak hainbat helburu lortzeko “elkarrekin lan egiteko” biek duten gogoa erakusten du: aldizkariaren irakurle eta harpidetza kopurua handitzea eta aldizkaria Euskal Herriko gazteentzako aldizkari gisa bultzatzea, besteak beste.

 

José Puyok, EDE Fundazioko zuzendariak, eta Gonzalo Lozak, Goitibera Aldizkariko zuzendariak, dagozkion osasun-neurrien arabera kanpoaldean egin den ekitaldian aipatutako akordioa sinatu dute. Bi arduradunek elkarrekin lan egiteko eta ahaleginak batzeko duten borondate ona nabarmendu nahi izan dute. “EDE Fundazioarekin egindako lana hezkuntza eta prestakuntza oinarri dituen komunikabide gisa betetzen dugun lanera zuzendutako beste abal bat da”, aipatu du Lozak. Horrekin lotuta José Puyok gogorarazi duenez, “EDEren eta Goitiberaren arteko harremana bi proiektuen hasiera-hasieran sortu zen. 40 urtez baino gehiagoz, lankidetza estua izan dugu”.

Lankidetza lau esparrutan oinarritzen da eta, horien artean, aldizkariaren idazketa aktiboa eta ekitaldietan izandako partaidetza nabarmendu behar dira. Horren guztiaren erakusgarri da hau: hemendik aurrera, EDE Fundazioko profesionalak arduratuko dira neska-mutilen hezkuntza lantzen duen eta familiei zuzenduta dagoen Gurasoen Eskola atalaz.