Albisteak

Pasa den ostiralean, uztailak 14, EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboko taldea Bilboko Simon Bolivarren EDE Fundazioaren egoitzan bildu gara

Beti bezala, topaketa honen helburua izan da lan-ildoak finkatzea, arloko lanaren inguruan hausnartzea, beharrak identifikatzea eta behar berriei erantzuteko proposamenak edo lan-ildoak lantzea, bai eta taldea sendotzea eta kohesionatzea ere.

Atzerritarrei buruzko legeria berriaz hitz egin dugu, gure lanean nola eragiten duen eta etorkinekin zer erronka berri planteatzen dizkigun: prestakuntza bidezko sustraitze-dekretua, atzerritarren hizkuntza ezagutzeko zailtasunak eta nola heldu, landu beharreko proiektu berriak,…

Ikasturte berrirako ibilbide-orria badugu!!