AlbisteakTransformacion digital
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenez, EDE Fundazioak honako ikerketa hau jarri du martxan: “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren egoera eraldaketa digitalaren erronkaren aurrean”. Ikerketaren helburua egoeraren diagnostiko bat egitea da, honako hauek ezagutzeko: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan teknologia mota ezberdinak zenbateraino barneratuta dauden alor ezberdinetan, erakundeen berrikuntza-prozesuetan teknologiak zer paper jokatzen duen eta prozesu horietan eragin dezaketen baldintza ezberdinak.

Ikerketa hau egiteko, ahalik eta erakunde gehienen laguntza behar dugu. Gure ustez, momentu ona da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak gero eta digitalagoak diren ekonomia eta gizarte baterantz egin beharreko egokitzapenaz hausnartzeko, eta, are gehiago, Covid-19aren krisiaren inpaktua kontuan izanda. Izan ere, krisiaren ondorioz, haien lan egiteko moduaren inguruan berriz pentsatu behar izan dute erakunde askok, telelanera egokitu, etab.

Horregatik, prestatu dugun galdetegi honi erantzunda, zuen laguntza eskaintzera animatzen zaituztegu. Erantzuteko, beharrezkoa da erakundea ezagutzea. Hori kontuan izanda, galdetegia erakunde osoaren ikuspegia duen pertsona batek erantzutea gomendatzen dugu.

Galdetegia online-formatuan bete daiteke, honako estekaren bidez:

ERALDAKETA DIGITALA INKESTA

  • Erantzunak jasotzeko epemuga urriaren 30a izango da.
  • EDE Ezagutza taldea prest egongo da edozein zalantzari erantzun eta zuei laguntzeko.
  • Edozein zalantza edo ohar izanez gero, hona jo dezakezue: iefernandez@edefundazioa.org eta 688 772 884944 009 99