AlbisteakEn EDE Fundazioa empezamos una nueva etapa
EDE Fundazioan etapa berri bati eman diogu hasiera eta gure irudia eta gure marka berritu ditugu. Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lanean jarraitzen dugu. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori. Gure xedea eta gure erdigunea pertsonak direla ahaztu gabe.

Azken hilabeteotan hausnarketa egin dugu EDEri eta haren jarduerari buruzko kontaketa berriaren inguruan, eskaintzen ditugun zerbitzuekin eta erakundearen ikuspegi eta asmoekin lotura eginez. Marka barneratzailearen posizionamenduaren alde egiten dugu: EDE FUNDAZIOA. Hala, koherentzia ematen diogu gaur egungo marka ugarien bidez garatzen dugun jarduerari eta gure jarduera osoari proiekzio komuna eskaintzen dio.

EDE Fundazioan erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan eta komunitateko egitura indartuz, baita zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez ere, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu: gizarteratzea, enplegua eta prestakuntza lortzeko aukerak garatzen ditugu pertsona guztientzat, gizarteari balioa itzultzen dioten ekonomia sozialeko proiektuetan inbertitzen dugu.

Lan hori guztia jaso nahi izan dugu gure burua ulertzeko modu berri honetan, eta webgune berrian ikus daiteke hori. Erakundeen eta bertako entitateen lana modu bateratuan eta era berean bereizita biltzen eta erakusten duen erakusleiho berria. Espazio bakarrean ikusgai jarri dugu EDEko talde guztien lana: EDE ezagutzaEDE Suspergintza eta EDE enplegu inklusiboa.


EDE FUNDAZIOA GARA