Europe Direct
Urriaren 1ean, ostiralean, egin genuen gure  EUROPE DIRECT BIZKAIA zentroa berriro abian jartzeko ekitaldia.  EUROPE DIRECT da EBn Europako Batzordearen gure tokiko harremanetarako gunea eta haren helburua da Europako gaiekin lotutako eztabaidaren eta parte-hartzearen berri ematea, komunikatzea eta sustatzea.

Ekitaldian hitz batzuk eskaini zituzten hauek: Itxaso Errotetak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak; Koldo Atxutegik, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Erakargune Bihurtzeko zuzendari nagusiak; eta Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak. Europarekin, bizi dugun une garrantzitsuarekin, etorkizuneko erronkekin, proiektu berriak abian jartzearekin eta finantzaketara sarbidea izatearekin lotutako gaiak hiritarrengana gerturatzeko eta horien berri emateko garaian zentroak eta EDE Fundazioak betetzen duten rola azpimarratu nahi izan zituzten.

Horrez gain, bere ongietorri-hitzetan, Jon Mancisidorrek Europako esparruak EDE Fundazioaren estrategian betetzen duen garrantzia zein Next Generation EU funtsek gure proiektu enblematikoak abian jartzeko lanean beteko duten rola azpimarratu nahi izan zituen.

Europaren berri emateaz eta horretaz komunikatzeaz arduratzen diren Europe Direct zentroentzat funtsezkoa da gure erakunde mailako ordezkariekin konexioa izatea eta gure proiektu eta ekimenetan haien parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea.

Ekitaldiaren argazkiak