Albisteak
Gaur, Abenduaren 3a,  Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta EDE Fundazioak ere bat egin du egun honekin “ 20 urte eta aurrera!!” lema ardatz hartuta.

 

Aurten, EDE Fundazioan Euskararen eguna ospatzeko ekintza txiki eta xumea egin dugu. Eguerdiko 12:00etan hasiera eman diogu ekitaldiari. Horretarako,  streaming bidez bat egin dugu egoitza desberdinetako lankideekin eta aurkezpen txiki bat egin ondoren, 2022ko egutegiak banatu eta jai giroan murgildu gara.

“20 urte eta aurrera!!” hau da urte honetako gure lema.

Horrela da, Euskara Planak  EDE Fundazioan 20 urte beteko ditu 2022 urtean. Eta ospatuko dugu, euskarak merezi duen jaialdia prestatuko dugu eta gogoratuko ditugu; trabak, pozaldiak, negarrak, barreak eta batez ere…talde-lana. Izugarrizko lana egin dugu baina oraindik egiteko asko dugu.

Euskararen Eguna ospatu dugu, baina ez dadila guztia hemen geratu. Helburua, euskara gure egunerokotasunean erabiltzea da; harremanetan, bileretan, talde-lanean, idazkietan, emailetan.…. Euskara lanera!