Albisteak
Igaro da azaroaren 25a… eta borrokak aurrera darrai. Orekatuz batzordea osatzen dugunok hori lortzen jarraitu nahi dugu. Gaur, azaroaren 29a, ez dugu ahaztu nahi emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea aldarrikatzeaz. Horregatik, gaurtik abenduaren 10era bitartean, bat egin nahi dugu Center for Women’s Global Leadership erakundeak bultzatzen duen nazioarteko kanpainarekin.

 

Mundu osoko pertsonek eta erakundeek, NBE Emakumeak erakundeak barne, emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria prebenitzea eta desagerraraztea bultzatzeko erakunde mailako estrategia gisa erabiltzen dute.

EDE Fundazioa osatzen dugunok Bilboko Simon Bolivar kaleko gure balkoietan oihal more batzuk jarri ditugu kanpaina honekin bat egiteko eta, hala, aldarrikapen garrantzitsu hau erakusten jarraitzeko. Indarkeriaren aurrean: borroka  eta erresistentzia islak.

Sustatzailea:

Finantzatzailea: