Emakumeen kontrako indarkeriak hainbat ertz ditu, ñabardura, kolore, erregistro… asko. Modu desberdinean interpelatzen digute, nahiz eta osoki ez garen guztiez jabetzen.

Hainbat aurpegi, batzuetan iheskorrak eta ukaezinak, dituen indarkeria horrek injustiziazko ispiluaren aurrean islatuta ikusteko aukera eman digu, eta gustatu edo ez, isla horrek gure konpromiso pertsonalaren egia itzultzen digu. Konpromiso horren bidez, azaroaren 25 honetan, borrokarako eta erresistentziarako gure nahia erakustea nahi dugu, baita urrunetik gureak ere badiren beste errealitateekin enpatizatzeko gure gaitasuna ere.

Askotan, emakumeen kontrako indarkeriari heltzea eta hura salatzea mugatuta egon ohi da gure garaian eta eremuan ainguratuta gaudelako: mendebaldea, Euskadi, gure ohiko elkarbizitza eremuak…, eta askotan, ahaztu egiten dugu beste geografia eta kultura batzuetan, antzekoak edo berberak izan arren, modu tragikoan desberdinak ere badiren borrokei egin behar izaten dietela aurre.

Sentsibilitate hori oinarri hartuta, gure zilborrari begiratzeari utz diezaiogun eskatuz, existitzen dela eta ez garela mundurik onenean bizi ahaztu gabe, azaroaren 25 honetan, OREKATUZ batzordetik, Afganistanez gogoratu nahi dugu, zoritxarrez guztion ahotan dabilen herrialdea, emakumeen eskubideak mendetan zehar urratuak izan diren eta oraindik ere urratuak jarraitzen duten herrialdea. Alderdi hartatik iristen zaizkigun datuek beste aldera begiratzeko aukera gutxi eskaintzen dute:

Afganistanen emakumeen errealitatera hurbiltzeko nahi honetan, nahi ditugun, amesten ditugun, beste errealitateen aurrean hobeto kokatzen laguntzen diguten eta amaierarik ez duela dirudien heriotzaz eta indarkeriaz betetako hain errealitate mingarriaren eta hurbilekoaren aurrean hobeto kokatzen laguntzen gaituzten ekintzen programa bat prestatu dugu azaroaren 25erako:

  • Simon Bolivarren hainbat ispilu kokatu ditugu errealitatearen datuekin eta protagonisten, Afganistaneko emakumeen, testigantzetatik ateratako esaldiekin. Horien aurrean gelditu, eta post-it batean, pizten dizkizuten ideiak eta emozioak adieraztera gonbidatzen zaitugu.
  • Asteazkenean, azaroaren 24an, 13:00etan, Nilofar Bayat gonbidatu dugu, errefuxiatua eta Afganistaneko saskibaloi-jokalaria. Bertan bizi duten egoerari buruz hitz egin dugu. (Behean hitzaldiaren kronika irakur dezakezu)

Eta zu, nola kokatzen zara indarkeriaren ispiluaren aurrean? Makurtu egiten zara, edo borrokatu eta iraun egiten duzu etorkizun hobea izateko amesten duten Afganistaneko emakume hauen moduan?

Irakurtzeko:

nilofar_7

Nilofar Bayat: “Afganistango emakumeek herrialde berri bat eraiki nahi dute, baina ez diete uzten”

Atzo, Nilofar Bayat saskibaloi-jokalariarekin eta Afganistango aktibistarekin elkartu ginen 2021eko Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, EDE Fundazioak egindako kanpainaren baitan. Herrialdetik ihes egin duela eta orain ez duela ezer kontatu digu: lana galdu du, baita bere familiaren eta lagunen hurbiltasuna ere; baina ez zuen bere burua eskubide guztiak galdu dituen herrialde batean ikusten.

Bertatik bertara ezagutu ahal izan dugu bere testigantza. Adierazi digu Afganistango emakumeek gogor lan egin dutela azken 20 urteetan (trebatzeko, herrialdeko bizitzan parte hartzeko), eta Afganistan berri bat eraiki nahi dutela, baina ez dietela uzten.

Halaber, Afganistanen ez dagoela emakumeen ikusgaitasunik azaldu digu, eta talibanek bultzatutako azken aldaketan ez direla emakumeak agertzen: “Lehen emakumeak bulegoetan, bizitza publikoan zeuden, eta orain ez“. Hala, emakumeak orain ez daude lehengo puntu berean. Taliban, ordea, berdinak dira.

Egoera ahazten hasi dela esan digu, eta hemendik han gertatzen denaren berri izan behar dugula, ahal dugun guztian laguntzeko. Afganistanetik errefuxiatu gisa atera garen emakumeok etorkizun ezezaguna dugu edozein herrialdetan.

Berak ere, hemendik, bere herrialdeko emakumeen eskubideen alde borrokatzen jarraitzen du. Eta hemen ezagutzen ari den emakume guztiek inspiratzen dute, eta azaldu digu egunen batean hori guztia bere herrialdera eramatea espero duela. Baina gu ere harekin inspiratu gara, bere borrokarako eta erresistentziarako eredu handiarekin. Eskerrik asko Nilofar, Afganistango emakume borrokalari baten ahotsa entzuten utzi diguzulako, baita milioika emakume afganistandar ezagutarazteagatik ere.

Afganistango Zohra Emakumeen Orkestraren musikarekin amaitu dugu saioa; Negin Khpalwak Afganistango lehen orkestra-zuzendariak zuzendu du emanaldia.