Albisteak
Joan den apirilean gainditu genuen EDE Fundazioaren zerbitzuen kudeaketa ISO 9001:2015 Arauko parametroen arabera egiaztatzen duen ziurtagiria berritzeko Kalitatea Auditoria. Kalitate-auditoriari esker, kalitatearen kudeaketa-sistema ebalua dezakegu, ezarritako baldintzen arabera, gure helburuak, prozedurak eta bestelako eskakizunak hobetzeko, eta hala, etengabeko hobekuntza lortzeko eta gure prestakuntza-eskaintzaren hartzaileei balio erantsi handiagoa sortzeko.

Zerbitzu hauetara iristen da ziurtapena: Enplegurako Prestakuntza,  Aisialdiko prestakuntza eta boluntako prestakuntza.

Lantaldea buru dela egiten dugu lan; hau da, EDE Fundazioaren Kalitatea kudeatzen duen Taldeak zuzenduta. Talde horrek gainbegiratzen ditu laneko prozesuak, barne-auditoriak egiten ditu, kanpo-auditorietan zuzenean parte hartzen du, eta prestakuntza-zerbitzuen kudeaketan hobekuntzak proposatzen, ezartzen eta haien jarraipena egiten du. Aldi berean, erakundeko beste talde eta pertsona batzuek kalitatearen kudeaketa-sisteman eta prozesuan parte hartzen dute. Aitortzen dugu lorpen horiek ezinezkoak liratekeela gure alboan ditugun erakundeen eta irakasleen lankidetzarik gabe.

ADOK enpresak egiten du auditoretza, eta beste urtebetez taldearen lanari eta prestakuntza-zerbitzuen kudeaketa-sistemari balorazio positiboa egin dio; indargune gisa nabarmendu du etengabeko hobekuntzan pertsonek eta erakundeak erakutsitako inplikazioa.