Albisteak
Jasangarritasuneko eta ingurumeneko batzordea, “IZADI” jarri dugu abian EDE FUNDAZIOA osatzen duten erakunde guztiek jasangarritasunaren eta ingurumenaren hobekuntzaren bidean aurrera egin dezaten.

EDE Fundazioak, iraunkorrak, barneratzaileak eta jasangarriak diren aldaketak sortzen dituen erakunde gisa, bere ingurunearen mende dagoela uste du. Gizarte, ingurumen eta kultura arloko ingurune horrek maila ekonomikoan, sozialean, komunitatekoan eta banakakoan eragina du eta haren eragina jasaten du. Erakunde eta kolektibo langile gisa bere gain duen eragin ukaezin horretatik abiatuta, eta bere erantzukizunaz jabetuta, jasangarritasunaren arloan egiten du lan. Horrekin lotuta, gaur Europako Garapen Jasangarriaren Helburuekin eta Agenda 2030ekin bat egitea erabaki du.

Talde honek aurreko “GAIA” batzordearen tokia bete du; hura izan zen honako gai hauekiko urrats nagusiak ezarri zituena: ingurumena eskubide eta betebehar gisa, garapen jasangarria, jasangarritasuna (garapen sozial mugagabea, garapen ekologiko orekatua eta garapen ekonomiko jasangarria eta berdintasunekoa), berdintasuna, jasangarritasunerako hezkuntza eta erantzukizun soziala.

Informazio gehiago edo harremanetan jartzeko: izadi@edefundazioa.org