Zer da GURUZU?
GURUZU gizarte-topaketarako gune berritzaile bat da, jarduera sozialen, kulturalen, komunitarioen eta tokikoen inguruan erlazionatzeko aukera ematen diguna, bai eta etxeko, kalitatezko, eta pertsonengan oinarritutako elikadura batekin ere.
GURUZUk bertan egotera, parte hartzera, konpainiaz gozatzera, eta ingurune atsegin, gustagarri, erakargarri, errespetuzko, duin eta normalizatzaileaz gozatzera gonbidatzen du.
GURUZU integrazio-tresna gisa aurkezten da, bi alderdi osagarri eta sinergikotan garatzen dena;
Alde batetik, Suspertu SLk, EDEren laneratze-enpresak, kudeatzen duen jatetxe bat, langile bakoitzaren garapen pertsonala eta lanekoa sustatzen dituena. Jatetxe horren helburua da profil desberdinetako pertsonek, errealitate sozial desberdinekin, mahaia partekatu ahal izateko espazio bat sortzea.
Eta bestetik, agenda kultural bat, pertsonengan eta harremanetan oinarritutako eredu batekin, iraunkortasuna, sormena eta garapen komunitarioa sustatzen dituena, eta topaketaren, publikoak hibridatzearen eta estereotipoak apurtzearen alde egiten duena.
GURUZU EDEren ondarea da, nortasun-ikurra, oraina eta etorkizuna.