Albisteak
Erakundeko Berdintasun Planak 2021/2022 ikasturte honetarako proposatutako ekintzetako bat EDE Fundazioan ardura mailaren bat duten pertsonen artean Lidergo Parekidea sustatzea da. Horretarako, pare bat saio bereizi antolatu ditugu, arduradun edo koordinatzaile postuetan dauden pertsonentzat eta Orekatuz Batzordeko kideentzat.

 

2022ko otsailaren 2an EDE Fundazioko 34 emakume bildu gara Maria Silvestrek gidatutako prestakuntza-tailer honetan. Jarduera honek bat egiten du gure Berdintasun Planekin eta berriki onartu ditugun Beijingo konpromisoekin (Gobernantza Feminista); helburu hauek ezarri ditugu bertan:

  • Genero-aginduen inguruko kontzientzia hartzea eta emakumeen lidergoari nola eragiten dioten ulertzea.
  • Lidergo hori zaildu eta sustatzen duten antolakuntza-kulturaren elementuak identifikatzea.
  • Erakundeko emakume liderren artean sinergiak eta estrategiak sortzea, lidergoan dauden oztopoak hautematen eta ezabatzen jarraitzeko.

 

2022ko otsailaren 9an, emakumeen ardura maila bera dugun gizonak bilduko gara. Kasu honetan, Miguel Ángel Arconadak gidatuko du gure prestakuntza-saioa.

María Silvestre. EDE Fundazioaren Patronatuko Batzordeko kidea da.  Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea da, eta balio sozio-politikoetan eta gizarte-zientzietako genero-ikuspegian dago espezializatuta. Hainbat argitalpen eta ekarpen zientifiko ditu. Deustuko Unibertsitateko “Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzea” masterreko zuzendaria da. “Deustu Giza Balioak” ikerketa-taldea zuzentzen du. Espainia ordezkatzen du talde horrek Europako Balioen Inkestan. Emakundeko zuzendaria izan zen 2009tik 2012ra. Bihar gu guztiokin batera arituko da erakundean oraindik bete gabe dugun erronka horretan.

Miguel Ángel Arconada. Gaztelania eta Literaturako katedraduna da. UNEDeko “Tratu txarrak eta genero-indarkeria” masterreko eta Salamancako Unibertsitateko Genero-indarkeriaren ikerketa eta prebentziorako diziplina anitzeko masterreko irakaslea. Gainera, “Codo a codo taldeko sortzaileetako bat da. Palentziako berdintasunaren aldeko gizon taldea da, eta gizonen talde parekideak sustatzen dituzten hainbat erakunde eta elkarterekin elkarlanean aritzen da”.