AlbisteakAlbisteak

Honekin batera, 2021eko erakundearen memoria aurkezten dizuegu. Joan den urtean esparru hauen inguruan egindako lan adierazgarriena islatzen saiatu gara bertan: gizarte-politikak, erakundearen eta komunitatearen garapena, bazterkeriako eta zaurgarritasuneko egoeran dauden pertsonekin egindako esku-hartzea, enplegagarritasuna hobetzea eta enplegu inklusiboa zuzenean sustatzea Bizkaian, Gipuzkoan eta Madrilen.

 

Urte gogorra izan da, lan askokoa, eta begirada epe ertaineko etorkizunean jarrita izan dugu neurri handi batean. Ibilbide luzeko leiho batzuk zabaldu zaizkigu urtean zehar, baina emaitza ekonomikoak ez dira inola ere onak izan.
Pandemiaren arrasto ekonomiko luzeak urte osoan zehar izan du eragina gure lan-munduratze enpresaren jardueran eta horrek oztopo handiak jarri dizkigu.

Egoera koiunturala zela jabetuta eta lan duina eskuratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen (batez ere, emakumeak eta migratzaileak) enplegu inklusiboaren aldeko apustu estrategikoari eusteko helburu irmoarekin, apustuari eustea erabaki dugu modu irmoan eta, uneotan bizi dugun egoera ikusita, emaitza positiboetara eta normaltasun osora itzuli garela esan dezakegu.

Denok ezagutzen ditugun ziurgabetasun berrietatik abiatuta, lehendik genituen eta orain larriagotu egin diren eta ageriagoan geratu diren erronka estruktural handiei aurre egiteko unea da hau; gero eta handiagoa den desbedintasun sozioekonomikoa eta dualitate soziala gogortzen duen prekaritatea handitu izana, txoko guztietan suma dezakegun ingurumeneko krisia, erronka demografikoa eta zainketen eta ongizatearen sistemaren jasangarritasuna, erakundeen atxikimendurik eza, populismoak, komunitatea(k) osatzeren beharra eta gobernantza berriak…

Gure ahalegin eta garapenek ezin dut erronka horietatik bereizita egon. Eta ezberdinen, eta osagarriak eta bateragarriak direnen arteko elkarlaneko ereduetan oinarrituta bakarrik izan dezakete horiek guztiek inpaktua. Mantentzeko eta eraikitzeko gero eta zailagotzat jotzen ditugun (kezka handia eragiten digu horrek) eredu eta logikak dira.

Horra bideratu behar ditugu gure konpromiso eta grinak.